Beste, besterik gabe,
korapilatu barik
esango dut artez,
kantuen bidez
Pentsaminei barka baino lehen,
hogei egun dolorez beteko ditut sabaiak
pintatzen, lo egiteko errez
Mugatuta gaude eta errepikatzen!
Hitzen minei barka baino lehen
hogei egun dolorez beteko ditut sabaiak
pintatzen, lo egiteko errez
Esaidazu hau dela nahi dudana,
gure hizkeran zabaltzeko balorea lortu,
eta hor kanpoan egitera
ausartzen ez naizena,
hitz hauetan adierazten dut
Ta ez naiz oroitzen, ausardia zer zen?
Pausoa ematen dut, distantzia neurtzen,
ta ez naiz oroitzen, fedea zer zen?
Bihotza ematen dut, sinistu ez arren

Zertarako itzultzen zara?
Ezin uzi nazakezu nire gobernuaren jaun?
Behin loratzen nenbilen,
kantu hauek orekara bideratzen
Eta galderen… Eta galderen artean, beste asperen
bat,
Min ematen du odolean!
Min ematen du,
merezi al du benetan, holan pentsatzeak?
Bizitza al da kimeraren bat norberan gelan?
Noiz arte gelditzeko?
Orduak…
Idatzi dezakezu, hausnartu atsedenik gabe,
lurperatzeko,
Momentuetan murgildu, bertan galdu berriz ere,
hondoratzeko
Eta galderen… Eta galderen artean, zu zara
erantzuna
Min ematen du odolean!

Izan nahi duzuna,
esan zidaten garai honetan,
zaindu ta ea noizbait
aurkitzen dituzun erantzunak
aurrera egiteko
Ezin izan nuen arpi eman,
gainera nirelako asko badaude
belaunaldi honetan,
aukera galduak
Zain hemen,
berriz kantatzen gaudenen ahotsak,
zain hemen, zuei kantatzen,
unea sentitu nahian,
eszena sentitu nahian
Oihu hau zabaltzeko, haizea bagina!
Libreak izan arren, ezpainak lotu daitezke

Gure azkena noizbait sentitzeko,
arriskuaren ondoan gelditzeko,
entzuten nuen hotsa agertzeko,
begirunea bueltan batzeko,
galdezka nintzen,
dei egiten,
berriz ere
Zertan joan naiteke hegoaldera?
Lur honetan beroa badaukat,
sustraien aldentze oparo hauetatik
sei metrora mantendu beharko naiz,
ta oraingoan sentimentu hori
nirekin bat desagertzen badoa,
ahal izango dut esan “mea culpa”,
sei metrora mantendu beharko naiz
Gauerdian izartu zerbait, norbait, norbera,
bakardadean ez hiltzeko funtsezkoa dena,
aukerak galdu nituen, orriak zuriz marrazten,
zertarako joan?
Zure itzala nire argira iristeko

Zerua dau semitriste,
baina aldatu ezkero,
elaiek kantako zuten BBH barriro,
ni ere batu beharko nintzen,
aldarri barik behingoz,
eurekin bat egin eta lokartu betiko
Goiz da oraindik,
gustora nago,
abisatu ametsetik esnatzean
Lur honetan mantentzeko azken batez,
azken baten

Uste dut gainezka nagoela
eta heldu naiz ikustera
Abiapuntu bat izan leike,
beste behin gogaitu arte,
eta horrela bai, hasi neike,
indarrak usteldu arte
Orain, ikusi al dut paisaia berri bat?
eta ez zaude hemen,
ziur aski, ideia ona ez zen,
ahaztu, arren,
gehiegi eskatzea da
Oroigarri bat doa honetan,
jasotzen baduzu, erantzuidazu:
“Ulertzen zaitut”,
baina zuk niri sinistuidazu,
zentzua hartzen doala
ordu txikitan
Ber baloratzen, geu elkartu arte
iragana nahikoa al den,
edo ahaztu beharko nuke?
Ber baloratzen, geu elkartu arte
iragana nahikoa al den,
oroituko al zenuke?

Ostabe ere kontatu,
uste dut badudala
hortik bueltaka,
eta berba asko egin
genuen sakonean,
Zer ote zen?
Jada ez bada…
Orain ez dakit nola zauden
ezta noraino heldu ahal naizen,
zaila da ikastea inoiz huts egin gabe,
datorrena eraikitzeko egon arren
Txanpon baten aurpegiak bezala
airean egon al gara bueltaka?
Hartu arte norbaitek
salbuespenik gabe
Nekatu naiz, ni banoa
berdina beti
Orain ez dakit nola zauden
ezta noraino heldu ahal naizen,
Bada garaia, istorio guzti haiek
eraikitzeko egon arren
Zentzu barri bat eman eta irten,
eraikitzeko egunaren ordua da

Irakasten dira
arau ta esaldiak
eragin bizian,
gero bakoitzak berea
jarraitu ahal dezan
erakustaldian
Banderak batuta zeru goietan,
zuengan nik jartzen dut maite dudana,
denon artean salbuesteko,
oreka mantendu
Adosteko hamaika aukera,
eztabaida ez da erreza,
gainjartzera ohitu gara,
ondokoaren sormena
baztertzera
Banderak batuta zeru goietan,
zuengan nik jartzen dut maite dudana,
denon artean salbuesteko,
baina oreka mantendu

Ilun dago herria, mugimendu gabe,
nire oinei begira entzuten beste behin
“Nor da norbera?”
artez jarraitzen dut berez,
alde zaharrean sartzen,
ta nor da norbera?
Aurkitzear gaude
Noizbait…
Izan nintzen beldurretan,
norbera zelan ahaztu, bueltan gidatu?
Atzera begira,
ezin da gainetik berau kendu
Zein ilunabarra zen,
akordatzera eraman ninduena?
Nire azken agerraldia al zen,
eguna estali baino lehen?
Etengabe, saiatzen naiz irauten
Sentibera izan banintzen,
berdin nabil, ez naiz damutzen,
hitzak berriz irensten
Eta beraz moduren baten,
ez dut maila berean sentitzen,
hitzek naute irensten

Hemen oraindik,
zenbatgarren saiakeran?
Hobeto erori,
hobe lokartu hor kalean,
farol argien babesean
Desagertu egin zen,
euri tanten soinuren baten,
hasi zen sentitzen,
beti nahi izan zuen,
ilargia ikutzen
Eta amaitzen zara paroxismo honetan,
arteen kutxuetan,
Eta izango zara, beste behin nolabait,
eraikitzeko tresna,
Etxekalte eta hasi zirenen egi bakarra
Desagertu egin zen,
euri tanten soinuren baten,
Hasi zen sentitzen,
beti nahi izan zuen,
ilargia ikutzen
Honela, batera