Esan zenuen ez zela hainbeste,
ohituko nintzela,
irudimen bila nenbilen,
metaforaren zatiak lotzen
Baina berdin zaio, segi ebazten,
ekin honezkero, arren!
Estali nituen,
beharrizan honek estali ninduen,
eta ez dago atseden hartzerik hemen,
nigaz zuk zer egingo zenuke?
Esan hitz baten
Gure hoberako izango da,
negarrik ez
Esan, nor dago erortzen,
maitatua izan arren?
Eta nor dago erortzen,
maitasuna eman arren?
Beharrizan honek estali ninduen
Estali nituen,
Beharrizan honek estali ninduen,
eta ez dago atseden hartzerik hemen,
nigaz zuk zer egingo zenuke? Zenuke?
Esan hitz baten, zenuke? Zenuke?
Esan lehenbailehen

Gaur lotzeko pena daukat,
eraldatzeko esan zenidan,
bizitza mugimendua bada,
arin doa, arin noa
Erakutsi berriz, ez banaiz lehen nintzena,
denborak suntsipen mekanismoa dauka,
eta onartzen dut honen parte naizela,
nola utzi atzean,
soinean ditugun iraganeko ohitura horiek?
Zer egingo diot ba? Pentsa dut maiz,
abiaduran gustora banaiz,
hartu nire eskua, sentitu mina,
itxi begiak ta egin zurea
Hitz gutxitan gelditzen naiz,
konplexu ta sinple,
amaitu da eszena,
beste bat arte, badakit nor naizen
Gutako asko han egon ginen,
betiko zirudien
Desagertzeko pena daukat,
ez aldatzeko esan zenidan,
bizitza mugimendua bada,
gura ala ez, nahiez
Eta zer egingo diot ba? Pentsa dut maiz,
abiadura ni neu banaiz.
Hartu nire eskua, banatu mina,
desberdina da zuekin bada,
eta ohartzen naiz