Entzun une batez,
epaitu eta oker egin orduko,
Bera dagoela han botererik gabe,
botererik gabe erantzuteko
21 urte eta orain
bizi dena zuri beltza
Urtarrilez beteriko logelan,
hotza hasi besterik ez da,
arropa aldatzen joan beharko da,
denbora luzez
Urtarrilez beteriko kartzelan,
etxe guztitik hasi da sasia,
hau dena beste baten errua da,
eta badoa ihes
Batzuetan faltsukeria estaltzeko,
Istorio bat aurkitu, sinistu behar da
eta ez du balio, ez du balio

Erabaki edo-zerbaiteren menpean
mugituko naiz,
karta joko erraldoi bat,
aukeren herrian
25na galduko ditugu,
zereri zaude itxaroten?
ikasi estatistikak eta estutu
gerri uhala
Gaur heldu berriak dira
dirua egiteko makinak,
100% irabazi eta apustu dena
kobratu barik bizi
Dena lortzeko arriskatu sena,
horren gaiztoa da bizitza,
irudietako bat izateko,
fama-zama horra heltzeko,
erakusten dutena izateko
Ez da gure belaunaldia hau? Orain da,
ez da zure burua armarik onena?
Eta erabiltzeko prest

Itsaso goitik bizi zen,
oinez larrua zapaltzen,
berriz aurkitzen zituen,
betiko begi haiek
Airea arnastean agertzen joan ziren,
zer zioten, zer zioten,
betiko begi haiek?
heriotzaren alde
zeudela ematen zuen
Horretako egunen batean,
ur handitan sartu zen,
arnasa galtzen zuten,
bertan!
Betiko begi haiek han,
itzaltzen hasi ziren,
hasi ziren

Eta orduan bai, nire moduan bai, honela,
hasiko dira lorak hazten
Eta orduan bai, nire moduan bai, honela,
hasiko dira lorak hazten,
udazkenean orain sustraietatik eman lorea,
eta orduan bai nire moduan bai
Itzali dena, eta erabili gaua,
itzali denok, isiltasunean
Eta orduan bai nire moduan bai honela,
hasiko dira lorak hazten,
udazken anitzak sasoietatik erauziko dira,
eta orduan bai nire moduan bai
Gauan bada argia,
ilunak ziren aldi haiek koloretan daude.
Egun hoberen zain egon nintzen,
errua besarkatzen nuen,
laurogei urtetan hainbat ordu pasa ziren
eta orain atzera kontu baten, baten…
Zer, elaiak? Orduan iritsi da negua!
Bazoazte hegoekaz urrutiko zerura,
oraindik ez dena ezagutzen
Eraman beroa begi urdinetara,
eraman arnasa itsas azpietara,
egunsenti zabaletan kanpoko belarretan,
zapaldu berriak izanez,
Bermioko mendietaz oroituko ahal dira?

Arrainen antzerako memoria, mina hartu eta
ahaztu al da helburua?
Nahi dudan hori lortzeko
zure gainetik pasatu behar banaiz,
ez dauka inongo onarpenik,
baina lekutik kentzen saiatzean
baztertuko zaitut, gauzak beti
modu honetara ikusten baditut
Gure hizkeran,
denboraren azaletik bidaiatzean,
azkarrak edonola irabazi,
zintzoak itxuraz gatza den bidea
jarraituko dute tarte luzez,
tarte luze batez
Zaila da portaera hau kontrolatzea,
distiraz betetako erakusleiho honetan,
non zure lorpenik garaiena
tarteren bat egitea da,
aintzat hartzen ez den munduan

Gaur lagun, hemen gertatu dena
ez daigun ahaztu,
berriz burura ekarri dezagun,
une haietara murgiltzen
eta eramaten gaituzte,
utzi azaltzen…
Ez nengoen prest, berriro ere hasteko,
pentsamendu honek orain arte
bahitu nau hausteko
Bero egin arte ez nintzen ohartu,
bekokiraino estaltzen nintzela,
kiskali arte ez nintzen konturatu,
bero hau erabili ahal dela
Eta, orduan bai! Lortu nuen epela,
gezur puta hau izan behar zen
nire maisurik onena
Eta orain bada ene,
buruari eskainitako kantu sorta,
soinuekaz idatzia, berbarik ez
Ez esan ezer, ez esan besterik,
ez esan ezer soilik entzun hitsen…
Ez esan ezer, ez esan besterik,
ez esan ezer soilik entzun
istorioen hitzak, hitsen istorioak,
soilik entzun tristoriak