Batak bestearen etorrera miresten,
berba zaharren magalean,
eklektikoa bihurtzen, azala berritzen
aldi berean
Inspirazioa bada gure benetako lehengaia,
saiatuko gara ereiten,
ezpanak zaporea galdu ez dezan
Bizitzaren akordea
eskatu zenidalez
arimaren beste aldea
emateko gai nintzen,
nor naiz?
Eta esan zenidake “norbait zara”,
agerian ezkutatzen, isilpean
Isilpean, agerian izkutatzen duzun
akorde baten bultzadak behartzen nau elkartzera
eta haizearen babesaz,
murgildu naiteke zure arimaren barrura,
ihintzaren antzera,
azaleratzen dugun horri distira ematera
Bizitzaren akordea
eskatu zenidalez
arimaren beste aldea
emateko gai nintzen,
nor naiz?
Eta esan zenidake “norbait zara”,
agerian erakusten, isilpean

Behin bakarrik egongo da zure aurrean,
Saiatu zara eskuekin heltzen,
baina ez zaizkio zure mugak gustatzen,
Alde egin duzu kea eskuetan,
materializatuz etereoa dena
Bidean aurkitu egin gara,
halabehar honengatik,
gurpila ez gelditzeko,
eta horregaitik bizipen irudiak
barrura doaz beti,
hitzetan doaz berriz,
Hala ere,
denboran ordenak aldatu zaizkit (zure ondoan),
Lehenago gosaldu eta gero lotan hasi (zure
ondoan),
bizitzen uztea baino erail (zure ondoan),
Baina normala izanda badakit ezin dela egin,
berdina banintz
Denboran ordenak aldatu zaizkit.